Askatasunetik iheska | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Erich Fromm |
Izenburua | Escape from Freedom eta The Fear of Freedom |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ekoizpen lekua | Erresuma Batua |
Argitaletxea | Farrar & Rinehart (en) eta Holt, Rinehart, and Winston (en) |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Tesi psikologikoa |
Hizkuntza | ingelesa |
Argumentu nagusia | gizarte-psikologia, Totalitarismoa, sozialismoa eta demokrazia |
Askatasunetik iheska Erich Fromm psikoanalistaren liburua da. Farrar & Rinehartek argitaratu zuen lehen aldiz Estatu Batuetan 1941ean Escape from Freedom izenburuarekin, eta urtebete geroago Routledge & Kegan Paulek argitaratu zuen Erresuma Batuan The Fear of Freedom izenburuarekin. 1952an alemanera itzuli eta argitaratu zuten lehen aldiz, Die Angst vor der Freiheit (Askatasunari beldurra) izenburupean. Liburuan, Frommek gizateriak askatasunarekin duen harreman aldakorra aztertzen du, nola askatasun indibidualak beldurra, antsietatea eta alienazioa eragin ditzakeen, eta nola pertsona askok askatasunari uko eginez lasaitua hartzen duten. Autoritarismoa ihes-mekanismo bat izan daitekeela azaltzen du, eta bereziki azpimarratzen ditu nazismoaren sortzea ahalbidetu zuten baldintza psikosozialak.[1]
Askatasunetik iheska 1993an euskaratua izan zen liburua EHUko Klasikoak bildumaren baitan.[2]
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search